XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) deseginik gelditzen da.
Adiskiderik ez dago, lagunik ez dago, guztiak bihurtzen dira salatariak eta salduak.
Hori da Faszioak dakarrena; ez da gobernu mota bat, baizik eta giza harremanen sarea desegin eta agintariekiko menperatasun batengatik ordezkatzea; horixe da Faszioa.
- Baina Beñat, jende asko dago ideia horiek aintzakotzat hartu eta defendatzen dituena.
- Jende asko Beñat.
- Hain gaiztoak baldin badira, gizartea bera deseginarazten dutenak, zergatik?
- Zergatik hainbestek orduan?
- Frantzian ere aurrera eta aurrera doaz.
- Nik uste gizakion azpiezagueran dauzkagun hainbeste eta hainbeste jakintza eta ezagupen ez direla inoiz ezagueraren mailako oharpeneraino iristen.
- Badakigula ez dakigun gauza asko dakigu.
- Ezagueran ez daukaguna, ordea, ezin dugu hizketaren bitartez adierazi, ezta geure buruari berari ere.
- Horrek sortarazten dizkigu sendimendu eta susmo ilun-ezezagunak, grina itsuak.
- Orduan gure nortasunaren oharpena bera bilatzeko premia somatzen dugu; ala bestela etsi.
- Etsitzean sinesmenak edo norbaiten aginteak bestek ezin digu ziurtasuna ekarri, norbaitekiko menpekotasuna bilatzen ari baikara...
- Betikoa haiz Beñat; hi ez hau gudu garratz horrek aldatu
Añetek aitorpen maitagarriagoa egin zion:
- Beñat ez dut ja ere ulertzen esaten duzun guzti horretatik.
- Baina hain zara mistikoa eta sinestuna erraten duzun guztian!
- Utz iezadak bukatzen Mitxel; Faszioak indarraren mitoa erabiltzen dik bere erakarmen ukaezin hori oinarritzeko.
- Indarra da gauza guztiek sortzeko eta ugaltzeko edo bizitzeko behar dutena.
- Indarra baitute eta indarra baitira gauza guztiak!
- Hori ez ziguten arbasoek erakutsi eta hori somatzen badugu ere, ez dakigu aitortzen.
- Baina Faszioak aldarrikatu egiten du, usaindu.
- Usainak adierazten dien bezala abere eta piztiei guk somatzen ez ditugun eta guretzat izan ere ez diren hainbeste muga, harreman, beldur eta elkartze.
- Beñat, baina Faszismoak irabazi eginen al dik?
- Eta hainbeste beldur baldin badiok orain, zergatik lehen lagundu hioan?
- Bai, badakit.
- Nik ere, badakizue, ez nion beldurrik lehenago.
- Ez nuen ezagutzen.
- Nik ere ordena eta tinkotasuna eta horiek guztiak ongi ikusten nituen.
- Damutu naiz hagitz ongi; hagitz ongi bai!
- Larrutik damutu naiz, Mitxel eta Añete.
- Larrutik!
- Damua ordea, nahiz beti ondoren, ez beti berandu...
- Baina berri onen bat ere ukanen duzu nonbait Beñat?